Gainbehera dator dena

Gainbehera dator dena
Datuak
IdazleaChinua Achebe
Argitaratze-data1958, lehen edizioa Heinemann argitaletxean eta 2007an euskaraz, Alberdania eta Elkar argitaletxeen eskutik
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThings Fall Apart
HerrialdeaNigeria
Orrialdeak225
ISBN978-84-96643-74-1

Gainbehera dator dena (ingelesez: Things Fall Apart) Chinua Achebe nigeriarrak idatzitako eleberri bat da. 1958an argitaratu zen liburua lehen aldiz, Heinemann argitaletxe britaniarraren bidez. Kritika anglosaxoia txundituta geratu zen. Lan honekin, afrikar egileen sailari hasiera eman zion Heinemann argitaletxeak. 50 hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da (tartean, euskarara), eta idazle afrikar itzuliena bihurtu da horrela. Afrikar literaturako libururik salduenetakoa den honekin (zortzi milioi ale baino gehiago), ospe handia lortu zuen nazioartean. Ingelesez idatzitako afrikar literaturaren arketipotzat ere hartzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy